Erromatar hedapena: legioen garaipena

Indusketa Guztien Gainetik V

Antxeta Irratia 2023ko abe. 27a, 08:35

Adur Intxaurrandieta Antzinaroko Historian doktorea da, gida turistikoa eta idazle arrakastatsua. Bere lehen lana, Revelión en Sicilia, finalista geratu da Caligrama argitaletxearen 2023ko sarietan bestseller kategorian. Kapitulu honetan Adurrek 2000 urte kolpetik ezabatzen ditu, eta hitzen poderioz Marko Barbo zenturioi primipiloaren larruan sartzen gaitu. Beterano honek hainbat eta hainbat gerra ikusi ditu dagoeneko, hala bere emaztea (gure lurraldeko mendietan sortutako emakume barbaro bat) eta semea jaio berri den Oiasso hirira ekarri ditu bizi arrakastatsu bat hasteko. Egin klik eta murgildu denboran zehar eginiko bidai honetan!