Ihotiak prest dituzte Oiartzunen

Asier Arbelaitz Tolosa 2024ko urt. 31a, 13:03

"Heldu dila! Heldu dila!" ohiukatzen ari dira dagoeneko oiartzuarrak. Menditik behera Intxixuak, Basandreak eta Sorginak etorriko baitira asteburuan herria hartzera. 

Urteko hilabeterik motzena heldu da eta horrekin batera, iñauteriak. Oiartzunen ere prest dira "ihotiak" ospatzeko. Intxixu eta Basandreekin batera, Sorginek ere herria hartuko dute asteburu honetan. Honen inguruan, Ane Badiola Ostolaiz solastu da Asier Arbelaitz Tolosa.