Goizuetako inauterien giroarekin beteko dira Irungo kaleak

Aitor Errazkin 2024ko ots. 5a, 11:36

Irungo Kemen dantza taldeak “Goizuetako inauteriak” ekarriko ditu irunera datorren larunbatean. Urtero bezala, Kemen dantza taldeko helduek eta Adaxka taldeko dantzari gazteek euskal inauteriak ospatuko dituzte. Eguerdiko 12.00etan Pio 12 plazatik abiatuko dira eta hiri erdiko kaleak zeharkatuko dituzte.

Inaute igandearekin aldiz, Olaberria auzoan puska biltzean ibiliko dira. Olaberria auzoko baserri eta etxeak bisitatuko dituzte Kemen Dantza Taldeko kideek, bertako atariak garbituz, etxekoentzat erromeriak antolatuz dota puskak bilduz. Gainera, arin-arin zein fandangoak dantzatuko dituzte, baserritarren gozamenerako. Amaiur eta Maitane, Kemen dantza taldeko kideekin hitzegin dugu