Otsailaren 21 aurkeztuko dute MATX

Antxeta Irratia 2024ko ots. 14a, 12:00

Kirolaren inguruko eragile gipuzkoarrak lotuko ditu MATXek · Gaur zortzi emanen dituzte xehetasun guztiak

Datorren asteazkenean aurkeztuko dute Donostian, MATX kirol proiektua. 

TOKIKOM sareak pentsatu eta landu du egitasmoa, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Laboral Kutxaren laguntzarekin. Arduradunen esanetan «euskarazko kirol komunitate berri bat» sortzeko intentzioarekin garatu den «proiektu estrategikoa» da MATX. 

Tabakaleran egingo da agerraldia eta proiektuaren nondik norakoak aurkezteaz gain, honen atzean dauden eragileak nortzuk diren ikusteko aukera izango da.