1. ATALA (1936-1942) Euskal erbestearen aurpegiak Frantzian

Antxeta Irratia 2023ko abe. 20a, 12:15

1936ko estatu kolpearen ondoren fronte faxistak Euskal Herrian aurrera egiten zuen bitartean, Eusko Jaurlaritzaren ekimenez, 30.000tik gora euskal ume mugaz bestaldera bidali zituzten, baita Britania Handira, Sobiet Batasunera, Kubara edo Venezuelara ere. Aldiz, Pirinioz bestalde Frantziara jo zuten familiak, hasiera batean frantses gobernuak esku zabalik hartu zituen. Baina 1939an Errepublikaren porrotarekin batera, erbestea masiboa eta definitiboa izango zela ikusirik, jarrera aldatu egin zuen. 1939an muga itxita topatu zuten, eta errefuxiatuak indesirable izendatu zituen Frantziak kontzentrazio esparruetan atxikiz.

II. Errepublikaren esperimentu demokratizatzaile laburrak amaiera tragikoa izango zuen Euskal Herrian, Espainiako historiako gatazka zibil odoltsuenean. 1936tik 1939ra herria odolustu egingo zen guztiz kontrakoak ziren bi kontzepzio politiko eta ekonomikoren arteko gatazka luzean. Baina 1936ko estatu kolpearen ondorioz, isilean pasa diren milaka euskal erbesteratuen historian asko dago oraindik argitzeko. Desherria.

Irun faxisten esku geratu, Bidasoaldetik hasi, eta frontea Gipuzkoara hedatu gero, milaka euskal herritar izan ziren Ipar Euskal Herrira eta Katalunyara ihes egin zutenak. Frontea Bizkaiara iritsi orduko,

Irun frankisten menpe gelditu zelarik hasi ziren lehen erbesteraldiak. Bidasotarrak lehenik. Agustin Prieto edo Nicolas Aguirre irundarrak eta haien familiak  bezala. Nora zihoazten ere ez zekitela ongi.  

Gipuzkoatik alde egindakoek aterpea eskuratu zuten Ipar Euskal Herrian edota Katalunian eraturiko kolonietan. Baina arazoa larriagotu egin zen 1937ko martxoaren amaieraz geroztik, Molaren armadak Bizkaiaren aurkako erasoaldiari ekin zionean. Orduan hasi ziren antolatzen Pirinioz bestaldera jo zuten umeen irteera masiboak.

Habana, Goizeko Izarra, Alice Marie, Winnipeg eta antzekoak izan ziren milaka ume gerraren triskantzatik at eraman zituzten itsasontzi salbatzaileak.

Eusko Jaurlaritzaren ekimenez, 30.000tik gora euskal ume mugaz bestaldera bidali zituzten. Horietatik gehienak, 22.000 inguru, Frantziako Estatuan egokitu zituzten arren, beste asko 4.000 inguru Britainia Handira, 3.000 Belgikara, eta 2.000tik gora Sobiet Batasunera eraman zituzten. Asko Kubara, Mexikora edo Venezuelara ere joan ziren. Aldiz, Pirinioz bestalde Frantziara jo zuten familiak, hasiera batean frantses gobernuak esku zabalik hartu zituen. Baina 1939an Errepublikaren porrotarekin batera, erbestea masiboa eta definitiboa izango zela ikusirik, jarrera aldatu egin zuen. 1939an muga itxita topatu baitzuten errefuxiatuek, eta indesirable gisa tratatu zituen Frantziak, kontzentrazio esparruetan sartuta.

Josu Chueca historialaria eta Intxorta 1937 memoria elkarteko kideak sakonki aztertu du erbestealdi hau. “2.000 del Winnipeg. Diario de a bordo” eta “Gurs. El campo vasco” liburuen egilea da.