4.Kattalin Artola

Aitziber Zapirain 2024ko api. 4a, 09:28

Jendarte eredu inklusiboa, anti-arrazista, feminista lantzen ari dira Hernanin, bertako Kultarteko Plaza feministatik. 20 urte inguruko prozesua burutu behar izan du herriak honetaraino heltzeko. Atzerritik datozenak eskutik heldu eta bizilagun bilakatzeko eta euskara, tokiko hizkuntza horretarako tresna izan dadin. Kattalin Artola da horretan jarduten duen udal teknikarietariko bat.