8.Palmira Dual Jimenez

Aitziber Zapirain 2024ko api. 10a, 09:33

Mugaz ari garela eta zeharkatze zein bizipenez, Ijitu herriak badaki zer den hori. Nomadak izan dira eta dira. Bizileku finkoaren alde egin arren, ez hango eta ez hemen sentitzen dira errotuak izan arren. Bidasoa ibaian errotua sentitzen da Palmira Dual Kera ijitu elkarteko gidaria. Euskarak horretan laguntzen duela dio. Erromintxela desagerturik, ez du bere burua euskararik eta Bidasoarik gabe ulertzen.