Uhin Inklusiboak | Christian Alika

Aimar Lopez, Esteban Bastié 2024ko api. 17a, 16:12

Nigeriarra da 29 urteko Christian Alika. 2015. urtean iritsi zen Europar Batasunera, Italiara, herrian zuen miseria ekonomikotik ihesi. Azkenean Irunen bukatu, eta bertze lekuetan baina denbora gehiago darama hemen, kontatu digunez bizitza hobea atzeman baitu hemen, herritarren babesari esker.

Espainiar estatuan lan egiteko paperak lortu berririk, eta bere lehen kontratuarekin ostalaritzan lanean hastear hartu du Antxeta Irratia Irunen, egindako bideaz eta egiteke duenaz luze eta zabal mintzatzeko.