Geuretik Sortuak ekimenean parte hartu du Jon Abril beratarrak

Ekhiñe Zapiain Arlegi 2024ko ots. 28a, 08:00

Pasa den astelehenean literaturaren alorrari dagokion ‘Hamarreko bitxia’ liburua aurkeztu zuten Donostian; 10 idazleren kontakizunak biltzen ditu liburuak. Tartean, “Odolustu”, Abrilek idatzi duena.

Udalbiltzak 2021az geroztik antolatzen duen Geuretik Sortuak sormen bekaren bigarren edizioaren uzta biltzen hasiak dira. Pasa den astelehenean literaturaren alorrari dagokion ‘Hamarreko bitxia’ liburua aurkeztu zuten Donostian; 10 idazleren kontakizunak biltzen ditu liburuak. Tartean, “Odolustu”, Jon Abrilek idatzi duena. Gurekin izan da Jon Abril xehetasunak emateko.