M8rako egitaraua prest dute Beran

Paola Oskoz 2024ko mar. 6a, 11:59

Goldatz Talde Feministak antolatua, elkarretaratzeak, buru-beroki tailerra, brindis-a, manifestazioa eta emakumeen afaria izanen dute. 

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, martxoaren 8an, hainbat ekitaldi prest dituzte Beran. Estitxu Pinatxo kultur zinegotziak aipatu duenez, Goldatz Talde Feministak antolatu ditu ekintza desberdinak. Goizez, elkarretaratzeak egonen dira 10:30ean Toki Onako patioan eta 12:00etan Plazan eta arratsaldez berriz, buru-beroki tailerra 18:00etan Toki Onan, brindis-a 19:00etan Auzoan, Bortzirietako manifestazioa 20:00etan eta bukatzeko, emakumeen afaria Espidobaitan. 

Horrez gain, biharamunean, bertako ekoizleen merkatua egonen da Beran 10:30etik 13:30era Beralandetan. Martxoaren 12an berriz, San Esteban bestak antolatzen hasiko dira bilera ireki batean, 18:30ean Beralandetan. Azkenik, martxoaren 17an Berako Musika Bandak kontzertua eskainiko du 12:00etan, Triangeluan.