Biriatuko Ikastolak ate irekien eguna ospatuko du otsailaren 10ean

Aitziber Zapirain Etxaniz 2024ko urt. 29a, 15:27

Krakada batekin eginen diete ongi etorria hurbiltzen direnei eta ondotik, herriaren eta ikastolaren bisita eginen dute. 

Biriatuko ikastolak ere, ate irekien eguna ospatuko du datorren otsailaren 10ean. 10:00etatik aitzina eginen dute harrera, krakada goxo batekin. Herriaren eta ikastolaren bixita eginen dute ondoren besteak beste.

Gaur egun, 30 dira Biriatuko ikastolan dauden ikasleak. Ateak ireki zituenetik matrikulazioak gora besterik ez du egiten. 

Aitziber Zapirain lankideak guraso eta ikasleekin mintzatzeko aukera izan du.