Bortzirietako enpresetan euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa paratu du martxan Euskara Mankomunitateak

Paola Oskoz 2024ko mar. 1a, 13:42

Hasiera batean, Bortzirietako 10 enpresa eta lantegiekin jarri dira harremanetan plan hau aitzinera eramateko eta foro ireki bat egitea ere pentsatu dute, diagnosi bat egiteko asmoarekin. 

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak egitasmo berri bat jarri du martxan, EMUN aholkularitzaren laguntzarekin, Bortzirietako enpresetan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin. 20 urte daramatzate gai honetan eragin nahiean, eta orain aitzinera pausu bat ematen saiatuko dira. Horretarako, hasiera batean, Bortzirietako 10 enpresa eta lantegiekin jarri dira harremanetan plan hau aitzinera eramateko eta foro ireki bat egitea ere pentsatu dute, diagnosi bat egiteko asmoarekin. 

Urko Ikardo Bortzirietako Euskara Mankomunitateko teknikariarekin izan gara solasean.