Iazko Mendi Tour Festibalaren lan onenak Itsas Etxean ikusgai

Antxeta Irratia 2024ko api. 4a, 16:03

BBK Bilbao-Bizkaia Mendi Zinemaldiaren 16. edizioko lan onenak Hondarribian ikusi ahal izango direla gaur eta bihar. Itsas Etxean 19:00etatik 21:00etara Mendi Tour nazioarteko festibala ate zabalik gozatu ahal izango da. Aurten bost proiekzio izango dira alpinismoa edota glaziarren ikerketari buruzkoak, besteak beste.

Bederatzigarren urtea da Hondarribia, nazioarteko zinemaldi honen zirkuitoan mantentzen dutela. Eta Jabier Barriazarra, Bilbao Mendi Tour Festibalaren zuzendariak azaldu digunez, mendiaz gozatzetik haratago doa zinemaldi honen helburua. Jabier Barriazarrak, Mendi Tour Festibalaren zuzendariak azaldu duenez, «mundu mailan dauden arloko festibalen artean hiru onenetako bat bilakatu da honezkero, mendizaletasuna bultzatzeko aukera emateaz gain, mundu eta kultura honetan esanguratsuak diren kirolari eta pertsonak balioan jartzeko aukera ematen digu horrek».

Emanaldiak gaur eta bihar, Hondarribiko Itsas Etxean izango dira proiekzioak 19:00etatik aurrera, eta dohainik. Osteguneko aurreneko proiekzioa 18 minutuko ‘Oinez’ laburmetraia eskainko dute, Mendi Film Bizakai Ternua Beka eskuratu zuen proiektua. Bigarrena 14 minutukoa izango da, arratsaldeko laburrena. Hain justu 2023ko Mendi Festibaleko Labur Onenaren saria eskuratu zuen Crying Glacier izenekoa. Ondoren, Soinu Banda Onenaren saria jaso zuen ‘Rope’ pasako dute, eta azkenik, 42 minutuko ‘La Ligne de l’Age’ produkzio frantsesa, 2023ko edizioan Argazkilaritza Onenarekin saritua.

Ostiralean, aldiz, pelikula bakarra proiektatuko dute. Azken edizioan Sari Nagusia eraman zuen ‘The Great White Whale’ izenburupekoa, Australiako itsasoetatik mendietara eramango gaituen 104 minutuko emanaldia.