mai 07 Irun
Aranzadi Zientzia Elkarteko herpetologo honek hiru urte eman ditu Aiako Harrian, gure inguruan bertan bakarrik topa dezakegun suge berde-horiaren populazioa ikertzen. 2020ean #sugebizi proiektua abiatu zutenetik, Aranzadik herritarren begiak ditu Euskal Herri osoan sugeen beha eta zaintzeko prest. Narrasti hauen ospe txarra uxatu nahian, «zientzia eta konzientzia sortzeko» lanean ari dira biodibertsitatearen kate-begi garrantzitsuak direlako.
mai 06 Irun
Azken Portuko trafiko handiko guneaz gain, gainerakoak Irungo Udalak aurreikusten duen 'Isuri Apaleko Eremua'n kokatu dituzte nitrogeno dioxidoa, PM10 partikulak, PM2,5 partikulak, karbono monoxidoa, sufre dioxidoa eta ozonoa etengabe neurtzeko. Sonometro bat ere badute, hiriko zarata neurtzeko.