4. ATALA (1936-1942) Euskal erbestearen aurpegiak Frantzian

1936ko estatu kolpearen ondoren fronte faxistak Euskal Herrian aurrera egiten zuen bitartean, Eusko Jaurlaritzaren ekimenez, 30.000tik gora euskal ume mugaz bestaldera bidali zituzten, baita Britania Handira, Sobiet Batasunera, Kubara edo Venezuelara ere. Aldiz, Pirinioz bestalde Frantziara jo zuten familiak, hasiera batean frantses gobernuak esku zabalik hartu zituen. Baina 1939an Errepublikaren porrotarekin batera, erbestea masiboa eta definitiboa izango zela ikusirik, jarrera aldatu egin zuen. 1939an muga itxita topatu zuten, eta errefuxiatuak indesirable izendatu zituen Frantziak kontzentrazio esparruetan atxikiz.