Kutxa Fundazioaren finantzazioari esker sortutako podcast bat da honako hau. Bertan Oiasso Museoko langileok eta inguruko unibertsitateetako hainbat adituk Euskal Herriko Antzinaroari buruz dihardugu modu arin eta atseginean. Gure ondare arkeologikoarekin lotutako pasarte historikoak ezagutu nahi baldin badituzu, egin klik eta hasi entzuten!
Juego de Tronos eta Klasikoak
Indusketa Guztien Gainetik IX

Denis Pérez Álvarez-Sostoa Antzinaroko Historian doktorea da, Filologia Klasikoan lizentziatua eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Denis erromatar garaiko bahituen truke eta tratamenduan aditua da, eta sakon aztertu ditu klasikoek egungo fenomeno kulturaletan utzitako aztarnak, hala nola, Juego de Tronos telesail famatuan. Honekin lotuta, Denisek Metal Aroa deituriko saio propio bat dauka Antxeta Irratian, eta bertan Heavy Metalean aurki daitezken antzeko aztarna historikoak arakatu eta azaltzen ditu. Gaurkoan gure podcastaren lehen denboraldiko azken kapitulua eskaintzen dizuegu eta, asko gustatuko zaizuelakoan, Denisek Juego de Tronos gozatzeko beste ikuspegi bat erakutsiko digu. Egin klik eta laster arte!

Antzinaroko Historiari buruzko ikerketen garapena Espainian
Antzinate Berantiarretik Goi Erdi Arora ikuspegi arkeologikotik
Hazparneko inskripzio erromatarra
Erromatar hedapena: legioen garaipena
Emakumeak erromatar garaiko medikuntzan
Kirol ikuskizunak eta antzezlanak Antzinaroko Baskonian
Elena Torregaray: Gerraren Desastreak Antzinaroko Euskal Herrian