gurasotasun positiboa

Guraso berri eta izango direnentzat HaurArtean laguntza programa berria Irunen

Antxeta Irratia 2023ko aza. 14a, 20:53

Irunen guraso izango diren horiek, edota 0 eta 2 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoekin pentsatu du Irungo Udaleko Gazteria arloak. Hazkuntza positiboan oinarrituta, etapa goiztiarrenean familiak laguntzeko helburua du. 

HaurArtean programa berria aurkeztu dute, eta hiriko bost HaurTxokoetan haurrekin pentsatutako jarduerak proposatu ohi dituzten arren, oraingo honetan aita, ama eta haurrentzat azarotik maiatzera bitartean, familien ongizatean pentsatu, eta Hazkuntzako etapa goiztiarrenean laguntzeko programa eskainiko dute. GURASOEKIN eta GAZTEEKIN programak antolatu ohi dituzten bezala, oraingo honetan txikienekin ari diren familiek fase horri segurtasunez aurre egiteko tresnakj eskaini nahi dizkie udalak, eta gurasotasunetik zalantzak argitu eta kezkak partekatzeko aukera emango dute.

Nuria Alzaga, Gazteria arloko ordezkariak eman dizkigu xehetasunak. Programak haurdunaldi, 0-1 urte eta 1-2 urte taldeak izango ditu, eta hazkuntza positiboan oinarrituta, edoskitzea, erditze ondoko zainketak, yogako saio bereziak eta jarduera anitz proposatuko dituzte:

  • Haurdunaldi-taldeak (astero) Larunbatetan, 12:15-13:45, edo asteazkenetan, 10:30-12:00
  • 0-1 urte (hamabostean behin). 13 saio izango dira. Larunbatetan, 10:00-12:00, edo ostegunetan, 10:30-12:30
  • 1-2 urte (hamabostean behin). Larunbatetan, 10:00-12:00, edo 16:30-18:30 Saio guztiak Hiriguneko Haurtxokoan burutuko dira.

Izena emateko IRUN.ORG: HaurARTEan 0-2 años, embarazo y primera infancia - HaurARTEan 0-2 haurdunaldia eta lehen haurtzaroa