23. Korrika - Harro Herri

«Jendeari esan Korrikaren inguruko guztian parte har dezatela, eta denon artean Harro Herri bat sortuko dugula»

Antxeta Irratia 2023ko aza. 16a, 18:55

«Badago jendea Korrikaren inguruan antolatzen duena bere bizimodua», dio Ane Elordi KORRIKAren koordinatzaileak. Bi urtetan behin ospatzen bada ere, laguntzaile eta bolondres sare zabalak egiten du posible euskararen aldeko egitasmo hau, eta lan handia eskatzen badu ere, gogotsu antolatzen dutela aitortu du. 

Euskal komunitatea trinkotu eta aurtengo leloak dioen moduan Harro Herri egiten du Korrikak. Halere, hasierako helburuak oraindik borrokatu behar ditugula oroitarazten du. «Euskararen konzientzian eragitea da Korrikaren helburua, bada hauspoa euskara erdigunean jartzeko aukera, eta behar-beharrezkoa dugu», nabamentzen du.

Zentzu honetan, martxoaren 14tik 24ra Irundik Baionarat korrika egiteko deialdiarekin batera, Korrikaren inguruan eskualdez-eskualde, herriz-herri antolatutako ekimenetan parte hartzeko deia luzatu du ere. «Abenduaren 1etik aurrera Korrika Kulturala dator, unidade didaktikoa eta aplikazioa ere aurkeztu dugu. Eta hor dago laguntzaileen sarea, jende horri esan guregana etor daitezela, eta denon artean Harro Herri sortuko dugula eta egingo dugula aurrera.

Oroit, azaroaren 18an, larunbata honetan, Irungo AEKk bertan ospatuko den Korrikaren abiatzeari lotutako erronka eta egitaraua oparoa aurkeztuko duela Irungo San Juan plazan egingo duten agerraldian. Bertaratzeko deialdi masiboa egin dute.