BAZTANEK NAGUSITASUNEZ GAINDITU ZUEN AMIGO TALDEA

Doneztebek berriz, bana berdindua zuen Mendi taldearekinMaiatzaren lehenean jardunaldia jokatu zuten Nafarroako Ligako jokatzen duten Baztan-Bidasoaldeko bi talde nagusiek. Lehen maila autonomikoko Baztanek 4-0 irabazi zuen Amigo taldearen kontra etxean. Nagusitasuna erakutsi zuten Giltxaurdin eta, hasieran kosta egin bazitzaien ere, garaipen ona lortu zuten baztandarrek. Iban Romo entrenatzaileak aipatu duenez, denboraldia bukatzeko lau jardunaldiren faltan, matematikoki lortu dute urteko helburu nagusia: maila mantentzea. Taxoaren jokatuko dute hurrengo partidua, Iruñaren kontra, larunbatean (maiatzaren 4an), 16:30ean.Preferente mailako Doneztebek berriz, 1-1 berdindu zuten Mendi taldearekin. Irabazten hasi ziren doneztebarrak, partidua hasi eta 3. minutuan sartutako golari esker. Hala ere, aurkariak penalti baten bitartez berdindu zuen markagailua eta puntuak banatuz bukatu zuten jardunaldia. Joel Gil bigarren entrenatzaileak adierazi duenez, zapore gazi gozoarekin bukatu zuten neurketa, baina heldu den igandean irabaziz gero, baliagarritzat emanen dute Mendigorrian lortutako puntua. Igandean etxean ariko dira, 17:15ean, Iruntxiki taldearen kontra.

Osorik irakurri