BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN TXANPARI EKINGO DIO LARUNBATEAN

Plaiaundin arituko dira Txingudi Rugby Klubeko jokalariak, Arrasate/Eibar B taldearen kontra (16:00)Biok Txingudik, Txingudi Rugby Klubeko senior mailako emakumeek, Euskadiko Ligako azken txanpari ekinen dio asteburu honetan Plaiaundin. Larunbatean ariko dira, maiatzaren 4an, 16.00etan, Arrasate/Eibar B taldearen kontra. Martxoaren 17tik atsedenaldian egon dira Biok Txingudi taldeko jokalariak. Iruñaren kontrako partidua bertan behera gelditu zen eta horrek pixka bat gehiago luzatu die geldialdia. Hala ere, Asier Gonzalezen taldeak indarra hartzeko aprobetxatu du tartea hau, baita lesioak zituzten jokalariak osatu eta berreskuratzeko. Horrela, bueltan izanen dira Plaiaundiko zelaian, denboraldiko azken txanpari aitzin egiteko. Larunbat honetan bigarren faseko B multzoko bostgarren jardunaldia jokatuko dute, Arrasate/Eibar B taldearen kontra. Joaneko partidan neurketa borrokatua izan den. Aurkariak norgehiagoka kontrolatu zuen bukaera bitarte, baina mugakoek jakin zuten azken minutuetan bultzada eman eta markagailua iraultzen (28-43). Asteburu honetan, oraindik ere zenbait baja izanen ditu etxeko taldeak. Lea Etxebarrieta, Irene Goenaga, Lucia Durán eta Ainara Varelak arrazoi ezberdinengatik ezin izanen dute jokatu eta Saioa Gartzia, Leire Muñoz eta Lupe Pescador ez dira lesioetatik osatu. Edonola ere, gogoz eta konfiantzaz ekinen diote partiduari, Liga jokatu duten lehen denboraldi hau borobiltzeko. 16 urtez azpiko taldea Ordiziaren kontra16 urtez azpiko Gabiria Txingudi/Baztan ere etxean arituko da asteburu honetan, eta Ordizia jasoko du, Ligako azken aurreko jardunaldia jokatzeko. Aurkaria sailkapeneko bostgarren postuan dago kokatuta, eta Txingudi/Baztanek baino hiru puntu gehiago ditu. Etxekoek irabaziz gero, sailkapenean aitzina har dezakete. Eskola Kontxako hondartzaraBertzalde, Eskolako errugbilariak Donostiako Kontxako hondartzara joanen dira, bertan ospatuko baita Gipuzkoako topaketen azken jardunaldia. Bertan elkartuko dira Gipuzkoa, Errioxa, Nafarroa, Araba eta Ipar Euskal Herriko taldeak, elkarren kontrako partiduak jokatzeko. 10:00etan hasiko da txapelketa eta Txingudi/Baztanek 10, 12 eta 14 urtez azpiko mailako errugbilariak izanenditu bertan lehian. (Argazkia: James Morris)

Osorik irakurri