REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK

Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontraReal Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den larunbatean etxean, Cultural y Deportiva Leonesaren kontra. Aukera gutti izan zituzten bi taldeek ere, eta azkenean puntuak banatu zituzten neurketa bukaeran. Real Unioni sailkapeneko azken postuak sahiesteko balio izan zion berdinketak. Lehen zatia ia aukerarik gabeko 45 minutu izan ziren, nahiz eta itxura ona eman zuten bi taldeek eta lan ona egin zuten golaren bila. Edonola ere, Real Unionek izandako aukera area kanpora joan zen, baita Cultural y Deportiva Leonesak izan zuena ere. Bigarren zatian berriz, arrisku gehiago sortu zuten bi taldeek ere. Fran Justoren taldeak hirutan izan zuen markagailua bereganatzeko aukera euren hanketan, baina ez zen posible izan eta azkenean, hutsean gelditu zen markagailua. Puntu bana eskuratu zuten bi taldeek eta Real Unionek maila mantentzeko lehian segitzen du borrokan. Heldu den igandean, maiatzaren 12an, talde txuribeltzak Ponferradina bisitatuko du, eguerdiko 12:00etan. (Argazkia: Barbara Duarte Fotografia)

Osorik irakurri