Abenduko kultur agendari hasiera emanen diote gaur Lesakan

Paola Oscoz 2023ko abe. 1a, 12:23

Eneko Fernandez Lesakako Udaleko kultur zinegotziak abenduko lehen bi asteburuetan herrian izanen diren kultur ekitaldiak zerrendatu ditu.

Gaur bertan, abenduaren lehenean, Mikel Laboaren heriotzaren 15. urteurrena ospatzeko, Ni ez naiz Mikel Laboa liburuaren aurkezpena izanen da Lesakako Liburutegi Publikoan, 19:00etan. Horrez gain, antzerkia ere izanen da protagonista hurrengo bi asteburuetan herrian. Emanaldi nagusia, abenduaren 9an, Mairu Antzerki Taldeak, Led Silhouette dantza konpainiak eta Tantirumairu dantza taldeak sortutako Lertxunaren hegada izanen da. Bertakoek ekoitzitako emanaldia izanen da, antzerkia, musika eta dantza batzen dituena. Azkenik, Gurekin Lesakako Zerbitzuen Elkarteak antolatuta, eguberrietako azoka ere izanen da bigarren aldiz herria, abenduaren 3an zehazki.