Agoitz Altzugaraik afizioa ofizio bihurtu zuen eta artzai bilakatu zen bere sortetxean

Ekhiñe Zapiain Arlegi 2024ko api. 9a, 12:36

Orain dela urte batzuk hartu zuen Altzugaraik bizimodua aldatzeko hautua eta artzai bilakatu zen. Gasna egiten hasi zen eta hortan dihardu oraindik ere.

Lesakako Zala auzoan dago Otxunea baserria. Bertako semea da Agoitz Altzugarai gaztea, eta orain dela urte batzuk bizimodua aldatzea eta artzai lanetan hastea erabaki zuen. Afizioa ofizio bihurtuta, geroztik horretan dihardu, eta gasna egiten ere aritzen da egun. Bere ibilerak kontatu ditu Agoitz Altzugaraik berak.