Urruñan demokrazia parte-hartzailea azkartzeko 182 herritar ariko dira batzordeetan

Antxeta Irratia 2023ko aza. 30a, 23:12

Demokrazia parte hartzailea sustatu nahi du Urruñako herriko etxeak. Horretarako, aurten hiribarnearen arraberritze proiektua edota euskara eta kultur agenda biziberritzeari buruz bilkura publikoak egin izan dituzten bezala, herriko proiektuetan herritarren parte hartzea azkartzeko batzordeak antolatu dituzte.
 
 

Joan den astean, 10.000 biztanle dituen Urruñako 182 herritar hautatu dira egitura desberdinetan dinamikak abiarazteko. Auzoetako batzordean, auzokideei hurbileko inbestizamenduen gainean kontsultatuko ditu herriko etxeak. Bestalde, Herritarren Biltzarra ere martxan da, herritarrek, hautetsiek eta herriko langileek osatzen dute, eta Agintaldiko Planean integratuak daude, politika proiektuen gainean elkar lan egiteko. Une honetan, «Elkarbizitza Urruñan» proiektuan lan egingo dute biltzar horretan.