Antxeta Irratia zuzenean

San Juan Harri zutabearen erreplika bat egin nahi du Udalak

Koldo Nausia mai 16, 11:48 Irun

Udal Gobernuak 30.000€ proposatu ditu 2024ko kreditu aldaketan, 1.564ko San Juan Harriaren erreplika bat egin eta hiriko ikur den ondare historiko-artistikoaren kopia fidel bat gorde ahal izateko. Urteen joan-etorrian kare-harrizko zutabea higatzen eta hondatzen ari da erremediorik gabe.  

Erreginaren Baluartera ez hurbiltzeko gomendatu du Udalak hobekuntza lanak amaitu arte

Antxeta Irratia mai 16, 11:37 Hondarribia

Erreginaren Baluartea eta bere inguruko lurrak sendotzeko lanak egingo dituzte 10 egunez. Harresilanda kalera ematen duten eskailoi handietan hasi dira lehenik, eta eskaloiak tunelarekin lotzen dituen plataforma aldatzeaz gain, zubiraka begira dagoen plataformaren lurra ere berrituko dute.