Abadia jauregiak bisitari kopuru marka historikoa lortu zuen iaz

Antxeta Irratia api 26, 16:01 Hendaia

Martxan jarri berri duten 'Oroitzapenen Hiria' egitasmoa kapitalizatzen hasi dira Hendaian. Udatiarren hondartza goseaz haratago, turismo kulturala sustatu eta herriko ondare historikoak balioan jartzeko helburua dute 2023-2027 urtealdian. Eta iaz %11 bisitari gehiagorekin, 67.000 bisitarien langa gainditu dute, pandemia aurreko datuak ia bikoiztuz. 

Kortsario Txikiaren behatokia, Kaneta portuaren historiaren lekuko

Antxeta Irratia api 19 Hendaia

Hendaiako Portu Zaharreko begiralekua berdegune eta irisgarritasun irizpide berrietara eguneratu du herriko etxeak. Eta Joanes Zuhigaraitxipi hendaiar kortsarioaren figura berreskuratzeko baliatu dute obra, Hendaiako leku enblematiko honek bere historiaren dizdira berreskura dezan.

Larunbata 27 eguraldia Min: 9ºC
Max: 19ºC
Igandea 28 eguraldia Min: 7ºC
Max: 17ºC
Astelehena 29 eguraldia Min: 12ºC
Max: 16ºC

AEMET-ek emandako informazioa