Hendaiakoopek bost urteko ibibidea bete du eta erronka berriekin hasi du urteurrena

Aitor Errazkin Basurko 2024ko mar. 27a, 13:20

120 bazkiderekin hasi zuen Hendaiako dendak bere ibilbidea eta bost urte hauetako errepasoa egin du Aintzane Lasarte kooperatibako kideak. Horrez gain, aitzinera begira dituzten erronkak ere zerrendatu ditu.

2019an 120 bazkideren sustenguarekin martxan jarri zen Hendaiakoop saltoki berria. Hendaiako portu karrikako 10. zenbakian kokatua, ekonomia sozialaren eta kontsumo jasangarriaren erreferentea bilakatu da herrian.

Orain arteko bilana egiteko eta etorkizunari begira dituzten erronkak ezagutzeko, Aintzane Lasarte Hendaiakoopeko kidearekin mintzatu gara.