Bideoak

Zilibito Records taldeko Ekain Telletxea eta Jurgi Arbelaitzekin mintzatu gara

Asier Arbelaitz, Aimar Lopez 2023ko abe. 20a, 18:00

Gaztea Maketa lehiaketa irabazita, Zilibito Records talde oiartzuarra oholtzaz oholtza ari da azken egunetan. Bideo osoa ikus dezakezue albiste honetan.

Zilibito Records musika talde oiartzuarra azken aldian zeresana ematen ari da gazteen artean. Zortzi kidek osatzen dute taldea, 16 – 17 urteko gazteak dira. 

Duela urte eta erdi abiatu zuten proiektua, ordutik hainbat kantu egin dituzte eta duela gutxi Gaztea maketa lehiaketa irabazi zuten. 

Haien ibilbideaz, musika sorkuntzaz, maketa lehiaketa irabazteaz, gaztetxoen kontuez eta ikasbidaiez aritu dira Zilibito Recordseko Ekain eta Jurgi Asier Arbelaitzekin.