Bideoak

Gabonetako ospakizunak eta dolua nola uztartu aipatu digu Beatriz Sanzek

Aitziber Zapirain, Aimar Lopez 2023ko abe. 22a, 18:00

Urte batetik bertzera senideak familia otorduetan faltan izatea ez da ezohikoa. Aulki huts horren hutsuneari nola aurre egin lantzen du Beatriz Sanzek.

Zoritxarrez ohikoa da urte batetik bertzera familia batean senideak hiltzea, eta horrek beti uzten du marka berezi bat heldu diren egunetakoak bezalako familia bilkuretan.

Pena, beldurra, frustrazioa edo haserrea ager daitezke familia otorduetan, zendu den senide horren lekua nola bete jakin ezinik. Dolua, funtsean. Sentimendu hauek nola kudeatu, egoera honi nola aurre egin hausnartzen dute bertzeak bertze Borderline Fabrikan antolatzen den Death Cafe hitzorduan.

Beatriz Sanz antolatzaileak gabonetako egoera hauei nola aurre egin aipatzen digu. Arrosa Sareko Zebrabidea magazinean izan dugu gomita. Elkarrizketa osoa hemen entzun dezakezue.