urt 07, 11:06 Hendaia
Endaiarrak pilota elkarteak urtarrilaren 23an Daniel Ugarte pilotalekuan antolatu duen pilota gaualdiko kartel nagusia, A Serieko P. Etxeberria-Rezusta eta Larrazabal-Mariezkurrena II bada ere, Unai Amiano irundarraren B Serieko partidak ikusmina piztu du Bidasoaldeko zaleen artean. Profesionaletan irailean estreinatu eta azaroan 4 ½ B Seriearen finala Irunen jokatu ondotik, Binazkako Txapelketaren partida erabakigarria jokatuko du Eskirozekin batera Hendaian. www.entradasfronton.com atarian sarrerak agortu ziren aspaldi, baina Endaiarrak elkartearekin erreserbatzen dutenentzat oraindik ere badira.
urt 07, 12:25 Irun
Irunen bizi diren 18 urtetik gorako 400 pertsonari galdeketa bat egingo zaie , Gabonetako kanpainaren alderdi ezberdinei buruz balorazio kualitatiboa egiteko helburuarekin. Urtarrilaren 8tik 12ra bitartean egingo dituzte inkestak telefono bidez. Era berean, hiriko gune estrategikoetan kanpainak izan duen eragin ekonomikoa eta bisitarien profila zehazteko azterlana egingo dute aurrez aurreko 390 beste inkesta batekin.
2025 abe 29 Behe Bidasoa