aza 13, 16:00 Behe Bidasoa
EmariaEmaria podcastaren lehen atalean, klimaterioa eta menopausia konkretuago zehazturik, gorputz bakoitzak nola bizi dezakeen azaleratuko dugu. Entzuten diren oharrek, aipatzen diren mito eta usteek... egiatik zer duten agerraraziz.
aza 13, 13:29 Hendaia
Hendaia Biltzeneko hautetsiek herriko kontseiluan urte luzeetan euskaraz hitza hartu izan dute normaltasunez. Elebitasuna ohikoa duten praktika bada ere, hau ofizialdu eta udalaren barne-araudian sartzea erabaki dutenean debekua ezarri du Frantziako Estatuak. Mathieu Duhamel suprefetak, «frantsesa ezin dela itzulpen hizkuntza izan» argudiatu du, eta Kotte Ezenarro auzapezak aditzera eman du ez duela erabakiaren kontra egingo. Paulo Arzelus (Hendaia Biltzen) hautetsiak dio, estatuak azken hilabeteetan erakutsi duen «ikuspegi identitario bakar, supremazista eta linguizidaren aurrean, gure lurraldearen errealitateari erantzunez euskaraz egin nahi» dutela.
aza 13, 13:27 Behe Bidasoa
aza 13, 13:27 Behe Bidasoa