Erlaitzako bidea hiru astez itxiko dute esperimentazio gisa

Antxeta Irratia mai 17, 12:52 Hendaia   Urruna-Pausu

Departamenduak kostaldeko lerrotik bidea urruntzeko aukera ikertzen ari den bitartean, RD912 errepidea hesteak eragin ditzakeen trafiko fluxu aldaketak neurtuko dituzte. Neguan batez bestean 6.000 eta udan 16.000 ibilgailu jaso ohi dituen kostaldeko bidearen zirkulazioarentzat alternatiba bakarrak, Urruñako D810 eta A63 autobideak dira. 

Urruñan 200 bizitoki sozial eraikitzeko kontratua sinatu du herriko etxeak

Antxeta Irratia mai 14 Urruna-Pausu

SRU legea betetzeko 600 bizitegi sozial eskax dira Urruñan, eta urtero 300.000 euroko isuna pagatzen du herriko etxeak etxeen %25a soziala ez bermatzeagatik. 2026 urtea bitartean 200 bizitoki sozial gehiago lortzeko hainbat proiektu garatuko dituzte.

Igandea 19 eguraldia Min: 12ºC
Max: 19ºC
Astelehena 20 eguraldia Min: 13ºC
Max: 19ºC
Asteartea 21 eguraldia Min: 14ºC
Max: 19ºC

AEMET-ek emandako informazioa