UEMA eguna, abesbatzen topaketa eta `Bidasoa 2018-2023´dokumentalaren proiekzioa izanen dute Lesakan asteburuan

Paola Oskoz mai 17, 12:04 Lesaka

Kultur ekitaldiz betetako bertze asteburu bat izanen dute Lesakan. UEMA eguna ospatuko dute bihar (maiatzaren 18an) egun osoko egitarau betearekin, baina horrez gain, igandean (maiatzaren 19an), abesbatzen topaketa eta Fermin Muguruzaren `Bidasoa 2018-2023´ dokumentalaren proiekzioa izanen dute Harriondoan. 

'Karmele' filmaren eszenatoki bilakatu da Hondarribia gaur

Antxeta Irratia mai 13 Hondarribia

Joan den astean Baionan, Zuraiden eta Uztaritzen irudiak grabatu ondotik, gaur Hondarribiko Alde Zaharrean aritu dira Asier Altunak zuzenduriko filma grabatzen. Kirmen Uriberen "Elkarrekin esnatzeko ordua" eleberrian oinarrituta, Gerla Zibilaren garaian egiazki gertatu zen istorio bat kontatzen du, eta zazpi asteko grabaketaren erdian daudela, gure inguruetan jarraituko dute eszena gehiago egiten.